Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Altzera begirakoa

Iraupena: 26 min.
Urtea: 2014
Laburpena: ‘Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa’ erakusketak zenbait atal tematikotan sailkatutako 200 lan inguru jasotzen ditu, eta, besteak beste, instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, argazkiak, testua, audioa eta iraganean egindako performanceei buruzko dokumentazioa. Arte kontzeptualaren eta performancearen aitzindari den Yoko Onoren produkzio oparoaren ikuspegi zabala eskaintzen du. Ideiak dira bere artelanen osagai nagusia, ez materia. Ideia horietako asko poetikoak, zentzugabeak eta utopikoak dira; beste batzuk, ordea, zehatzak eta egingarriak. Ideietako batzuk objektu bihurtzen dira; beste batzuk ez dira materia bilakatzen. Bere obrak artistaren umorea eta jarrera kritiko eta sozial argia islatzen du sarritan.
Yoko Ono (Artista), Jon Hendriks (Erakusketako Komisarioa), Álvaro Rodríguez Fominaya (Erakusketako Komisarioa)