“Baskoniako historia bat” 3. denboraldia, asteazkenero 22.30tan ETB2n

Ikerketa eta aurkikuntzak ardatz dituen bidaia ikusgarria da “Una Historia de Vasconia”, historiaurrean hasi eta XX. mendera arteko iraganeko gertaera handien agertokiak eta protagonistak birsortzen dituena.

Alberto Santanak ikerketa zientifiko berrienak hartzen ditu kontuan historian barrena egindako ibilbide honetan. Topiko eta leku komun zabalduenetako batzuei buruzko eztabaida sustatzen du, eztabaida irekia eta adeitsua. Kondairak desmitifikatzea eta gure iraganeko pasarte ilun asko argitzea da asmoa.

Denboraldi berri honek zortzi atal izango ditu. Besteak beste, Juan Sebastian Elkanorekin nabigatuko dute munduan zehar, eta esklaboen trafikatzaileekin, Afrika eta Karibe artean. Halaber, sinesmen errotuenen jatorria ezagutuko dugu, kristautasunetik hasi eta matriarkatuaren mitoraino.

“Una Historia de Vasconia” saioan, berebat, abentura hunkigarriak biziko dituzte, kontrabandistak eta bidelapur bandak bide sekretuetan lagun dituztela, eta euskal soldaduak, Lehen Mundu Gerrako lubakietan. Azkenik, euskal foruen sorrera izango du hizpide, eta Euskal Herriko janariaren eta edariaren benetako historia dastatuz gozatuko dugu.