Utopia handia

Iraupena: 70 min.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin
Laburpena:  Jesus Mari Lazkano margolariari formatu handiko (17 metro inguru bider 8 metro) obra bat egitea proposatu zioten instalazio berri batzuetarako. Urtebetez garatu beharreko lana zen. Proiektuari hasiera emateko, artistak bere Urdaibaiko itsasadarreko tailerra prestatu zuen.

Horma-irudi hau egiteko prozesuak UTOPIA HANDIA dokumentalaren abiapuntu eta hari nagusi gisa balio digu. Obraren sortze prozesua aztertzen dugun bitartean, Lazkanoren etapa ezberdinak eta mugarri artistiko adierazgarrienak integratzen joango gara.

Lan honek aurre egiten dio artista batek bere obrarekin, bere erabakiekin, bere zalantzekin, bere irtenbideekin duen sormen prozesuari.

Azkenean, koadro bakoitza proiektu berri bat da, eta bertara iristeko modua, abentura bat.

https://vimeo.com/380733767

J.B. EUSKARA, GAZTELERA, INGELESA