Rolls&Royce, estasiaren espiritua

Iraupena: 50 min.
Urtea: 2005
Laburpena: Rolls&Royce auto-marka mitikoaren 100 urteko ibilbidea egiten du dokumental honek. Rolls&Royce izena aipatzea eta luxua nahiz boterea hitzak gogoraraztea gauza berdina da. Markaren sortzaileen hastapenak aipatzen dira dokumentalaren hasieran. Sortzaile haiek emandako izenari eutsi dio autoak gaur arte. Artxiboko irudi zoragarriak bildu dituzte lan honetan; halaber, Rolls&Royce markako modelo guztiak grabatu dituzte, bai Espainian bai Erresuma Batuan.