Ondarea paperean

ITZALEKO ONDAREA. ONDAREA PAPEREAN Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzuak antolatu duen erakusketa bat da, 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen xedeekin bat etorriz: Europako kultura-ondarea babestea, mantentzea, aztertzea eta zabaltzea.

Erakusketa honek ezkutuan dagoen Bizkaiko papereko ondare baliotsuaren zati txiki-txikia erakusten digu, eta datozen belaunaldietarako gordetzea zein garrantzitsua den ohartarazi.