Museoen ikusentzunezkoak | SIGNO DIGITAL
  • Hasiera
  • Lana
    • Dokumentala
    • Zinema
    • TV Serieak
    • Museoa
    • Museoen ikusentzunezkoak
    • Corporate
  • Proiektuak
  • Harremanak
Home \ Museoen ikusentzunezkoak

Museoen ikusentzunezkoak

Richard Serraren “Bilbao” – Bilboko Arte Ederren Museoa

Richard Serraren “Bilbao” – Bilboko Arte Ederren Museoa

Museoaren historian eta Bilboko hiriarentzat esangura berezia daukan artelana da; izan ere, Bilbon bertan egin zuen 1983an Richard Serrak, XX. mendeko eskultore onenetako batek. Urte hartan aurkeztu zuten Bilboko Arte Ederren Museoan (martxoaren 15etik apirilaren 30era) Korrespondentziak. 5 arkitekto, 5 eskultore erakusketa. Carmen Giménezek, arte garaikideko kontserbatzaile ezagunenetako batek, eta Juan Muñoz eskultoreak egin zituzten komisario lanak.
Gogora Gernika

Gogora Gernika

“Bizitako bonbaketa. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron” erakusketa. Bertan, Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez.  Testigantzok garai desberdinetan jasotakoak dira, tartean, William Smallwood-ek, “Egurtxiki”-k, 70. hamarkadan jasotakoak daude, orain ikus-entzunezko bihurtuta, eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 2018an jasotakoak batzen dira erakusketa honetan.
Athletic Club Museoa

Athletic Club Museoa

ATHLETIC FUNDAZIOAREN eta bere MUSEOAREN ikus-entzunezko pieza batzuk egin ditugu, bere historiari buruzko proiekzio bikaina nabarmenduz, baita iragarki gune ugari ere.
Jenny Holzer –  Guggenheim Bilbao Museoa

Jenny Holzer – Guggenheim Bilbao Museoa

Berrogei urteko ibilbidean, Jenny Holzer artista estatubatuarrak leku publikoetan nahiz nazioarteko erakusketetan aurkeztu ditu bere ideia, argudio eta nahigabe garratzak; hala nola, Veneziako Bienalean, New Yorkeko Guggenheim Museum-en eta Louvre Abu Dhabi-n.
Carlos Garaicoa –  Azkuna Zentroa

Carlos Garaicoa – Azkuna Zentroa

Carlos Garaicoak herriaren deia bueltatu nahi dio kaleari, objektu berezi batzuen eta hausnartzeko espazioen bidez, hurbiltze poetikoago bat proposatuz hiriari.
Ondarea paperean

Ondarea paperean

ITZALEKO ONDAREA. ONDAREA PAPEREAN Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzuak antolatu duen erakusketa bat da, 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen xedeekin bat etorriz: Europako kultura-ondarea babestea, mantentzea, aztertzea eta zabaltzea. Erakusketa honek ezkutuan dagoen Bizkaiko papereko ondare baliotsuaren zati txiki-txikia erakusten digu, eta datozen belaunaldietarako gordetzea zein garrantzitsua den ohartarazi.
Esther Ferrer –  Guggenheim Bilbao Museoa

Esther Ferrer – Guggenheim Bilbao Museoa

Munduko barreak instalazioa ez da barreterapia egiteko; haren funtsezko helburua da ikusleak, barre egiteaz gain, munduko barreak entzutea: herrialde eta kultura desberdinetako haur, zahar eta helduen barrea, kultura eta hizkuntza bakoitzak desberdin modelatzen baitu barrea; zenbait adituren arabera, barrea hizkuntzaren jatorria da.
Aitor Ortiz. Argizko hormak – Artium

Aitor Ortiz. Argizko hormak – Artium

Aitor Ortiz. Muros de Luz erakusketaren katalogoa, Arabako ARTIUMek ekoiztua. Erakusketa honetan aurkeztu duen argazki multzoan, argiaren eta itzalen bidez –zuri-beltzeko irudien funtsezko elementuak– eraikitako espazioen argazkilari gisa daraman ibilbidean pauso berri bat eman du Ortizek. Harrobi ikusgarri baten eszenatokian Aitor Ortizek fikziozko argi-espazioak eraiki ditu, agian bertan bizitzeko modukoak, harrizko hormetan zulatuak.
Barandiaran Museoa

Barandiaran Museoa

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan dago kokatua, Larruntza errotan hain zuzen. Eta bertan, On Joxemiel Barandiaranen bizitza eta lana dago ikusgai. Museoa, elkarren ondoan dauden bi eraikinez dago osatua: bata harrera gunea izango dena eta bestea Museoa bera. a) Joxe Martin Apalategi Dokumentazio Zentroa eta denda. Bi solairu ditu. Beheko solairuan harrera zerbitzua eta denda […]
Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristóbal Balenciaga Museoa Aldamar jauregiaren ondoko eraikin berri batean dago. Topografikoki Getariaren gainean dagoen mendixka batean kokatutako jauregi hori Casa Torreseko markes-markesaren bizilekua izan zen. Haiek Belgikako Fabiola erreginaren aiton-amonak ziren eta Balentziagaren mentore ere izan ziren, haren lehenengo karrera urteetan. Jauregira lotutako eraikin berriaren bolumena eta egitura Julián Argilagos arkitektoak asmatutakoak dira. Bolumetria luzetarakoa, […]
Andueza Egur Museoa

Andueza Egur Museoa

Zegama, basoari oso lotuta egon den herria izan da betidanik. Basoak gure arbasoen bizitoki, lantegi, janari- eta baliabide-iturri izan baitira.
Arantzazu Museoa

Arantzazu Museoa

Aizkorri-Aratz 2006. urtean izendatu zen Parke Naturala. Babesturiko eremua 15.919 hektareaz osaturik dago. Berezko distira duten hainbat altxor barneratzen ditu. Bertan kultura eta natura guztiz elkarloturik agertzen dira. Paisaia kulturalaz jantziriko eta historiaz beteriko espazio naturala dugu hau. Beste batzuen artean artzaintza eta baso ustiaketa dira egun ezagutzen dugun paisaia egituratu duten jarduerarik garrantzitsuenak. Egun […]

News

“Baskoniako historia bat” 3. denboraldia, asteazkenero 22.30tan ETB2n

“Baskoniako historia bat” 3. denboraldia, asteazkenero 22.30tan ETB2n

GUTARIKO AZKENA, FILMIN plataforman ikusi al da

GUTARIKO AZKENA, FILMIN plataforman ikusi al da

Jenny Holzer –  Guggenheim Bilbao Museoa

Jenny Holzer – Guggenheim Bilbao Museoa

Miriam gara, Bizkaia gara.

Miriam gara, Bizkaia gara.

POLAROIDS. Memoriaren osagaiak

POLAROIDS. Memoriaren osagaiak

About us

Signo Digital empieza su andadura en el sector audiovisual en el año 1992, dedicándose principalmente a la producción de documentales.
Durante todos estos años se han realizado, así mismo, todo tipo de producciones como vídeos institucionales, publicidad, videoclips, videocreación…

About us

Signo Digital está equipada con la más alta tecnología, siguiendo la estela de innovación que nos marcamos desde nuestros inicios.
Nuestra larga experiencia en producción audiovisual se plasma tanto en la relación de clientes dentro del ámbito de la publicidad, como con los diferentes canales y agencias de televisión con los que hemos trabajado.

Contact

Signo Digital
Don Diego López de Haro 17
Edificio Inbisa - Oficina 616-617
48001 - Bilbao - Bizkaia

T. +34 944 150 407
M. +34 618 716 748

info@signodigital.net

  • English
  • Español
  • Euskara
© Copyright 2017
  • Close
  • Hasiera
  • Lana
    • Dokumentala
    • Zinema
    • TV Serieak
    • Museoa
    • Museoen ikusentzunezkoak
    • Corporate
  • Proiektuak
  • Harremanak