Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristóbal Balenciaga Museoa Aldamar jauregiaren ondoko eraikin berri batean dago. Topografikoki Getariaren gainean dagoen mendixka batean kokatutako jauregi hori Casa Torreseko markes-markesaren bizilekua izan zen. Haiek Belgikako Fabiola erreginaren aiton-amonak ziren eta Balentziagaren mentore ere izan ziren, haren lehenengo karrera urteetan.
Jauregira lotutako eraikin berriaren bolumena eta egitura Julián Argilagos arkitektoak asmatutakoak dira. Bolumetria luzetarakoa, sinusoidala, eta ebakera trapezoidalekoa da, eta beirazko hormez itxita dago. Barruan, erakusketa aretoak hiru bolumen handi esekitan biltzen dira.