Artium

Artium, museo eta kultura-jardueren zentroa da, eta alde horretatik eredugarria da egungo sorkuntzaren esparruan ondareari dagokionez eta jakintza hedatzeko egiten duen lanagatik.

2002ko apirilaren 26an inauguratu zenetik, erakusketa-programa aberatsa garatu du —bakarkakoak eta tesidunak, nazioarte mailako artista ugariren parte hartzearekin—, eta baita kultura garaikidearekin —zinema, musika, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, arte eszenikoak…—, hezkuntzarekin eta egungo artea zabaltzearekin zerikusia duten kultura-jardueren agenda trinkoa ere.