Les Ethiopiques eta Sistiaga

“En un paisaje imaginado”, José Antonio Sistiaga artistaren bizitza eta obrari buruz Josu Venerok zuzendutako dokumentala, apirilean proiektatuko da Les Ethiopiques “Reencontres Artistiques” Jaialdian.

Emanaldia apirilaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan izango da Baionako(Ipar Euskal Herria) Cinéma l’Atalante-n.

Aukera aprobetxatuz, filmaren aurkezpen bat eta ondorengo debate bat burutuko dira J.A. Sistiagarekin eta, aurretik, bere “Impresiones en la alta atmósfera” film laburra proiektatuko da.