L’art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera

Iraupena: 23 min.
Urtea: 2013
Laburpena: Erakusketa honek agerian jartzen du nola Bigarren Mundu Gerran eta nazien okupazioan Frantzian bizi izandako zapalketa-giro mehatxagarriaren aurrean, garaiko artistak kontsigna ofizialen aurka altxatu ziren, artearen edukia aldatuko zuten erantzun estetiko berritzaileen bidez. Ehun artistaren 500 lan baino gehiago bistarazi dira (horien artean Georges Braque, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, Alberto Giacometti, Vasily Kandinsky, Pablo Picasso edo Joseph Steib-enak), agerian jarri dutenak nolakoa izan zen sortzaile horien erresistentzia eta erantzuteko modua, “gerrari gerra eginez”, eskasiak inposatutako forma eta materialak erabiliz; baita askatasun-adierazpen ororen kontrako jarrerarik bortitzenak zituzten lekuetan ere. Erakusketa paregabe honek orain arte Historiaren itzalpean egon dena erakusten du. Erakusketa hau honako hauek antolatu dute: Musée d’Art moderne de la Ville de Paris, Paris-Musées eta Guggenheim Bilbao Museoa.
Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendaria), Fabrice Hergott (Zuzendaria, Musée d’Art moderne de la Ville de París), Jacqueline Munck (Erakusketako Komisarioa), Laurence Bertrand Dorleác (Erakusketako Komisarioa)