Zarzuelaren erregina

Iraupena: 60 min.
Urtea: 2014
Laburpena: Dokumental honek Pepita Embil (Getaria, Gipuzkoa, 1918 – Mexiko, 1994) sopranoaren bizimoduan murgilduko gaitu. Emakume gogotsu eta langilea, musikan eta musikarako bizi izan zen; Placido Domingo tenorra bere semea, XX. mendeko operak eman duen pertsonarik ospetsuenetakoa da.

Pepita Embil, Espainiako zarzuelaren ahotsik on eta adierazgarrienetako bat, Iberoamerikan itzal handiko emakumea izan zen, mende laurdenetik gora jardun baitzuen bertan musika munduan, kantari eta enpresari, bere senar Placido Domingo Ferrer baritonoarekin batera.