Juan Huarte, azken mezenasa

Iraupena: 50 min.
Urtea: 2006 / ETBrekin batera ekoiztuta. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz
Laburpena: Euskal Herrian gizon bat bizitza osoan aritu da artistentzat mezenas-lana egiten, bilduma osatzen eta arte plastikoak zinemagintzara gerturatzen. Gizon hori Juan Huarte da. Juan Huarte nor den eta XX. mendeko artista nabarmenen ibilbidean nolako eragina izan duen argitzen saiatuko da dokumental hau. Mezenasaren eta artistaren artean nolako konplizitatea sortzen den aztertzea izango litzateke helburua. Harreman horrek xede bakarra dauka: artelanak sortzea. Juan Huartek indartsu bultzatu du artisten lana; denborari gehiegi erreparatu beharrean, artistari barrua hustu arteko epea emanez. Besteak beste, Jorge Oteizak, Rafael Ruiz Balerdik, Pablo Palazuelok, Nestor Basterretxeak, Luis de Pablok, Francisco Saenz de Oizak, Eduardo Chillidak, Agustin Ibarrolak eta Daniel Fullaondok bizikizun eta pasadizo asko izan zituzten Huarterekin.