Irlanda, 2 kale eta 2 historia

Iraupena: 50 min.
Urtea: 2003
Laburpena: Dokumental honek Irlandako egoera istilutsua bi ikuspegitik erakusten du: katolikoenetik eta protestanteenetik. Izenburuak marra berezi bati egiten dio aipamena, ikusi ezin den muga bati. Azken batean, espaloi batek bereizten ditu bi komunitate oso desberdin horiek. Kameraren aurrean agertzen diren pertsonek Irlandako arazoa nola bizi duten eta horrek nola baldintzatu duen euren bizimodua adieraziko digute. Dokumentalean hainbat pertsona elkarrizketatu dituzte: Gerry Reynolds (abade katolikoa), Billy Hutchinson (Alderdi Unionistakoa), Gerry Nelly (Sinn Fein-eko buruzagia), Tony Blair (Bretainia Handiko Lehen Ministroa) eta Charlie Butler (biktima). Horiez gain, beste pertsona batzuk ere osatzen dute kontakizun interesgarri hau.