AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Bizkaiko Foru Aldundiak euskara, bakarrean nahiz beste hizkuntza batzuekin batera, ama hizkuntza bezala aldarrikatzen du.

Bizkaian 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla adierazi du Aldundiaren eskutik eginiko azterketak. Ama Hizkuntzaren nazioarteko egunaren bezperan, Euskara Bizkaian dauden hizkuntza guztientzat aterpe eta zubi aldarrikatu du Aldundiak. Euskara eta gazteleraz gain lau dira jatorri hizkuntza nagusiak Bizkaian: Galegoa, Arabiera, Tamazight eta Errumaniarra.

Lan honetarako Kirmen Uribek bere poema bikaina errezitatzen digu, ZUK NAHIKO BAZENU.