Gogora Gernika

“Bizitako bonbaketa. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron” erakusketa. Bertan, Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez.  Testigantzok garai desberdinetan jasotakoak dira, tartean, William Smallwood-ek, “Egurtxiki”-k, 70. hamarkadan jasotakoak daude, orain ikus-entzunezko bihurtuta, eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 2018an jasotakoak batzen dira erakusketa honetan.