EUSKO IKASKUNTZA 100 urte Asmoz ta Jakitez

Iraupena: 64 min.
Urtea: 2018
Sinopsia: Hona hemen Eusko Ikaskuntzak bete berri dituen ehun urteei buruzko lana, mendeurrena baitu historian inoiz izan den euskal intelektualen erakunderik garrantzitsuenak. 1918an sortu zen Eusko Ikaskuntza, Lehen Mundu Gerrak suntsituta utzi zuenean Europa. Urte hartan, Euskal Herriko pentsalari eta aditu jantziak Oñatin elkartu ziren, euskal kulturari buruz egindako ikerketak ikuspegi unibertsaletik baliatzeko asmoz.

Euskaltzaindiaren sustatzailea izan zen Eusko Ikaskuntza, bai eta euskal unibertsitate publikoa sortzeko ekimenaren lehen bultzagilea ere. Euskadirako eta Nafarroarako Autonomia Estatutu bateratuaren lehen proiektu bideragarria idatzi zuen, halaber, Eusko Ikaskuntzak.

Miguel Primo de Riverak eta Francisco Francok Euskal Herriaren aurka gauzatuko diktadura militarren aurrean, irauten jakin zuen erakundeak. Bazkide zituenak Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran han-hemenka barreiatu ziren arren, 1978an berpiztu egin zen Eusko Ikaskuntza, artxibo ahaztuak berreskuratzearekin bat, eta gerraren aurretik bazkide izandako azken lekukoek euskal intelektualen belaunaldi berriari eskualdatu zioten ezagutzaren zuzia.

Hemen daukazue dokumentala euskaraz.

https://vimeo.com/302134005

J.B. Gaztelara eta euskara

Color / Stereo / 2K / 2048 x 874