Ernesto Neto: naraman gorputza

Iraupena: 22 min.
Urtea: 2014
Laburpena: Brasildar artista Ernesto Netorentzat (Rio de Janeiro, 1964) haren artelanak zeharkatu, bizi, sentitu eta are usaindu behar ditu ikusleak; hala, norberaren gorputza, zentzumenak eta adimena sentitu ditzake. Netok esan duenez: “Partekatzen duguna bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa da”. Horregatik giza harremanen komuneko ezaugarriak aztertzen ditu sentsualtasuna eta gorpuztasuna gogora ekartzen duten eskulturen bidez. Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketa artistarekin elkarlan estuan antolatu da, eta 1980ko hamarkadaren amaieratik gaur egunerainoko lanen sorta zabala ikusgai egongo da. Lan batzuk beste modu batean taxutu dira, artistaren ideia berrien eta nahien arabera, bai eta Museoko arkitekturaren arabera ere. Netorentzat erakusketa bat poesiarako txoko bat da, eta egunerokotik ihes egin dezake bisitariak bertan: pentsatzeari utz diezaioke, “bizitzatik zuzenean” arnasa hartuz.
Ernesto Neto (Artista), Petra Joos (Erakusketako Komisarioa)