Ispilua alderantziz: “la Caixa” Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea

Iraupena: 24 min.
Urtea: 2012
Laburpena: ‘Ispilua alderantziz’ erakusketako 52 artisten lanak “la Caixa” Fundazioaren eta MACBA museoarenak dira, alegia, Europako arte garaikide bilduma garrantzitsuenetako birenak. Bartzelonan dute egoitza erakundeek, eta lehen aldiz elkarrekin ikusgai jarri dira haien funtsak egoitza horietatik at. 1940ko hamarkadatik egundainoko lanak daude erakusketan, eta nagusi dira pinturak, eskulturak, argazkiak eta bideoak. Gaika antolatu dira sei ataletan: “Dau Al Set eta El Paso”; “Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: Landschaft“; “Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: nia eta bestea”; “Performancearen mugak”; “Ispilua alderantziz”; eta “Arintasuna, grabitatea eta beste hainbat ezinezko”.
Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendaria), Elisa Durán (“la Caixa” Fundazioaren Zuzendari Nagusi Adjuntua), Bartomeu Marí (MACBA Museoaren Zuzendaria), Álvaro Rodríguez Fominaya (Erakusketako Komisarioa), Marta Blavia (Guggenheim Bilbao Museoaren Eskola-gida), Agnes Zander (“la Caixa” Fundazioarentzako Hezkuntza-Proiektuen Diseinatzailea), Nimfa Bisbe (“la Caixa” Fundazioaren Arte Garaikidearen Bildumaren Zuzendaria), Antonio Zúñiga (Bartzelonako Unibertsitatean Artearen Pedagogia Irakaslea eta Editorea), Víctor Ramírez (MACBA Museoko Gida eta Hezitzailea), Antònia M. Perelló (MACBA Museoaren Bildumaren Arduraduna)