Bitarte argitsua D.Daskalopoulos Collection

Iraupena: 30 min.
Urtea: 2011
Laburpena: Bitarte argitsua: The D. Daskalopoulos Collection erakusketan ikusgai izan ziren D. Daskalopoulos Collection-en funtsetako artelanak: bilduma pribatu hori munduko arte garaikideko garrantzitsuenetako bat da eta bertan nazioarteko 30 artista baino gehiagoren lanak zeuden. Erakusketaren komisarioak Solomon R. Guggenheim Museum-eko Nancy Spector, Zuzendariordea eta Arte Arduradun Nagusia, eta Katherine Brinson, Arte Arduradun Laguntzailea izan ziren. Tituluak Nikos Kazantzakis (1883–1957) filosofo grekoak idatzitako liburu batean izan zuen jatorria: Kazantzakisen arabera, “bitarte argitsu” bat da bizitza eta tarte horretan hondamendia eta gainbehera nahitaezkoak dira ezer sor eta berri dadin. Erakusketaren oinarri ziren 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Louise Bourgeois, Robert Gober, Mike Kelley, Martin Kippenberger, Paul McCarthy eta Annette Messager artista bikainek sortutako lanak; baina, era berean, ikusgai jarri dira talentu gazteagoen proiektuak, hala nola, Paul Chan-enak, Guyton \ Walker-enak, Nate Lowman-enak eta Wangechi Mutu-renak.
Kendell Geers (Artista), Robert Williams (Artista), Annette Messager (Artista), Thomas Hirchhorn (Artista), Nate Lowman (Artista), Kelley Walker (Artista), Alexandros Psychoulis (Artista), Dimitris Daskalopoulos (Bildumagilea), Nancy Spector (Erakusketako Komisarioa), Katherine Brinson (Erakusketako Komisarioa)