Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea

Iraupena: 25 min.
Urtea: 2010
Laburpena: Egungo argazki eta bideo ugari iraganak, artearen historiak eta mamuek sorgindu dituztela ematen du; izan ere, mamu horiek erreprodukzio-baliabideetan, zuzeneko performanceetan eta giro birtualean azaltzen dira. Artistek itzuli ezin daitekeen iragana berreskuratzeko grina dute eta nahi malenkoniatsu horixe gauzatzen dute euren artelanetan, askotariko baliabide estilistikoez eta garaiz kanpoko, zaharkitu diren edo ia erabiltzen ez diren gaiez eta teknologiaz baliatzen direla. Obsesio hori jaso zuen ‘Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea’ erakusketak eta horretan erreprodukzio-baliabideen indar berezia azpimarratu zuen.
Jennifer Blessing (Erakusketako Komisarioa), Nat Trotman (Erakusketako Komisarioa)