Moda artea bilakaturik

Iraupena: 50 min.
Urtea: 2005
Laburpena: Moda adierazpen artistikoa den aldetik, beste arlo batzuekin daukan lotura aztertzen du sakon dokumentalak. Musika, arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta zinema lirateke diziplina horiek. Dokumental honetan modaren azterketa egingo da: lehenengo jostunen lanetatik hasita (beraien lanak direla-eta, jantzi eta soineko anonimoak artelantzat hartu zituzten garai batetik aurrera) garai modernoetara; hau da, teknologia, kontsumismoa eta etorkizuneko moda jaun ta jabe diren garai honetara. Mende osoko sormena eta garapena aztertuko da, itzal handiko moda-diseinatzaileen lanak hizpide hartuta.