David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Iraupena: 25 min.
Urtea: 2012
Laburpena: ‘David Hockney: ikuspegi zabalago bat’ erakusketa Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoaren eta Koloniako Museum Ludwig-ekin lankidetzan. Hockney egun jardunean dagoen britainiar pintore gailentzat dute, eta erakusketa honetan haren ibilbidean paisaiak duen leku esanguratsua aztertzen da; gaurdaino gai horri eskainitako erakusketarik handiena da Espainian.
Iberdrolaren babesari esker, Museoko bigarren solairuan 190 bat lan ikusgai daude: olio-pinturak, ikatz-ziriz eta iPad bidez egindako marrazkiak, zirriborroen koadernoak eta bideo digitalak, gehienak azken zortzi urteetan sortutakoak. Nolanahi ere, 2004tik aurrera egindako jaioterri Yorkshire-ko paisaiaren margolan biziak dira erakusketaren muina. Erakusketak margolariaren munduan murgilduko gaitu, eta aditzera emango digu askotako teknikez baliatuta artistak natura bizitasunez jasotzeko gaitasuna duela eta gaztaroko paisaiari atxikitzen zaiola.
David Hockney (Artista), Edith Devaney (Erakusketako Komisarioa), Luz Maguregui (Hezkuntza-koordinatzailea, Guggenheim Bilbao Museoa)