Iraupena: 25 min. Urtea: 2010 Laburpena: Anish Kapoorri, nazioarteko eskultura-giroan eragin handiena duen artistatako bati, erakusketa monografiko bat eskaini zion Guggenheim Bilbao Museoak. Erakusketa hau Londresko Royal Academy of Arts-en izan zen eta bertan arrakasta bikaina izan zuen; gainera, artistak estuki esku hartu zuen antolatzean. Kapoor Bombay-n, Indian, jaio zen 1954an eta Londresko Horney eta […]

Read more

Iraupena: 23 min. Urtea: 2013 Laburpena: Erakusketa honek agerian jartzen du nola Bigarren Mundu Gerran eta nazien okupazioan Frantzian bizi izandako zapalketa-giro mehatxagarriaren aurrean, garaiko artistak kontsigna ofizialen aurka altxatu ziren, artearen edukia aldatuko zuten erantzun estetiko berritzaileen bidez. Ehun artistaren 500 lan baino gehiago bistarazi dira (horien artean Georges Braque, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, […]

Read more

Iraupena: 22 min. Urtea: 2014 Laburpena: Brasildar artista Ernesto Netorentzat (Rio de Janeiro, 1964) haren artelanak zeharkatu, bizi, sentitu eta are usaindu behar ditu ikusleak; hala, norberaren gorputza, zentzumenak eta adimena sentitu ditzake. Netok esan duenez: “Partekatzen duguna bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa da”. Horregatik giza harremanen komuneko ezaugarriak aztertzen ditu sentsualtasuna eta gorpuztasuna gogora ekartzen […]

Read more

Iraupena: 30 min. Urtea: 2011 Laburpena: Bitarte argitsua: The D. Daskalopoulos Collection erakusketan ikusgai izan ziren D. Daskalopoulos Collection-en funtsetako artelanak: bilduma pribatu hori munduko arte garaikideko garrantzitsuenetako bat da eta bertan nazioarteko 30 artista baino gehiagoren lanak zeuden. Erakusketaren komisarioak Solomon R. Guggenheim Museum-eko Nancy Spector, Zuzendariordea eta Arte Arduradun Nagusia, eta Katherine Brinson, […]

Read more

Iraupena: 25 min. Urtea: 2010 Laburpena: Robert Rauschenberg-ek (1925–2008) trebetasun bitxia zuen: beste batzuek baztertutako objektuak berrerabili eta bigarren bizitza bat ematen zien. Gluts, 1986–95, haren azken eskultura-saila izan zen eta horretan metalezko objektuak —bide-seinaleak, ihes-hodiak, kalandrak, pertsianak— elkarrekin muntatu zituen. Hala sortu zituen lanetan, muntaia unitate bat da eta osotasuna atalen batzea baino gehiago. […]

Read more

Iraupena: 25 min. Urtea: 2010 Laburpena: Egungo argazki eta bideo ugari iraganak, artearen historiak eta mamuek sorgindu dituztela ematen du; izan ere, mamu horiek erreprodukzio-baliabideetan, zuzeneko performanceetan eta giro birtualean azaltzen dira. Artistek itzuli ezin daitekeen iragana berreskuratzeko grina dute eta nahi malenkoniatsu horixe gauzatzen dute euren artelanetan, askotariko baliabide estilistikoez eta garaiz kanpoko, zaharkitu […]

Read more

Iraupena: 25 min. Urtea: 2012 Laburpena: ‘David Hockney: ikuspegi zabalago bat’ erakusketa Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoaren eta Koloniako Museum Ludwig-ekin lankidetzan. Hockney egun jardunean dagoen britainiar pintore gailentzat dute, eta erakusketa honetan haren ibilbidean paisaiak duen leku esanguratsua aztertzen da; gaurdaino gai horri eskainitako erakusketarik handiena da Espainian. Iberdrolaren […]

Read more

Iraupena: 24 min. Urtea: 2012 Laburpena: ‘Ispilua alderantziz’ erakusketako 52 artisten lanak “la Caixa” Fundazioaren eta MACBA museoarenak dira, alegia, Europako arte garaikide bilduma garrantzitsuenetako birenak. Bartzelonan dute egoitza erakundeek, eta lehen aldiz elkarrekin ikusgai jarri dira haien funtsak egoitza horietatik at. 1940ko hamarkadatik egundainoko lanak daude erakusketan, eta nagusi dira pinturak, eskulturak, argazkiak eta […]

Read more

Iraupena: 26 min. Urtea: 2014 Laburpena: ‘Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa’ erakusketak zenbait atal tematikotan sailkatutako 200 lan inguru jasotzen ditu, eta, besteak beste, instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, argazkiak, testua, audioa eta iraganean egindako performanceei buruzko dokumentazioa. Arte kontzeptualaren eta performancearen aitzindari den Yoko Onoren produkzio oparoaren ikuspegi zabala eskaintzen du. Ideiak dira bere […]

Read more