ITZALEKO ONDAREA. ONDAREA PAPEREAN Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzuak antolatu duen erakusketa bat da, 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen xedeekin bat etorriz: Europako kultura-ondarea babestea, mantentzea, aztertzea eta zabaltzea. Erakusketa honek ezkutuan dagoen Bizkaiko papereko ondare baliotsuaren zati txiki-txikia erakusten digu, eta datozen belaunaldietarako gordetzea zein garrantzitsua den ohartarazi.

Read more

Guggenheim Bilbao Museoa Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen, eta XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren erakusgarri bikaina da. 24.000 m2-ko azalera du, eta horietatik 11.000 erakusketak egiteko espazioak dira. Konfigurazio ausarta eta diseinu berritzailea dela eta, funtsezko obra bilakatu da arkitekturaren alorrean, eta atze oihal erakargarria da barruan erakusten den arterako. Osorik hartuta, Gehryren diseinuak egitura […]

Read more

Artium, museo eta kultura-jardueren zentroa da, eta alde horretatik eredugarria da egungo sorkuntzaren esparruan ondareari dagokionez eta jakintza hedatzeko egiten duen lanagatik. 2002ko apirilaren 26an inauguratu zenetik, erakusketa-programa aberatsa garatu du —bakarkakoak eta tesidunak, nazioarte mailako artista ugariren parte hartzearekin—, eta baita kultura garaikidearekin —zinema, musika, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, arte eszenikoak…—, hezkuntzarekin eta egungo artea […]

Read more

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan dago kokatua, Larruntza errotan hain zuzen. Eta bertan, On Joxemiel Barandiaranen bizitza eta lana dago ikusgai. Museoa, elkarren ondoan dauden bi eraikinez dago osatua: bata harrera gunea izango dena eta bestea Museoa bera. a) Joxe Martin Apalategi Dokumentazio Zentroa eta denda. Bi solairu ditu. Beheko solairuan harrera zerbitzua eta denda […]

Read more

Cristóbal Balenciaga Museoa Aldamar jauregiaren ondoko eraikin berri batean dago. Topografikoki Getariaren gainean dagoen mendixka batean kokatutako jauregi hori Casa Torreseko markes-markesaren bizilekua izan zen. Haiek Belgikako Fabiola erreginaren aiton-amonak ziren eta Balentziagaren mentore ere izan ziren, haren lehenengo karrera urteetan. Jauregira lotutako eraikin berriaren bolumena eta egitura Julián Argilagos arkitektoak asmatutakoak dira. Bolumetria luzetarakoa, […]

Read more

Zegama, basoari oso lotuta egon den herria izan da betidanik. Basoak gure arbasoen bizitoki, lantegi, janari- eta baliabide-iturri izan baitira.

Read more

Aizkorri-Aratz 2006. urtean izendatu zen Parke Naturala. Babesturiko eremua 15.919 hektareaz osaturik dago. Berezko distira duten hainbat altxor barneratzen ditu. Bertan kultura eta natura guztiz elkarloturik agertzen dira. Paisaia kulturalaz jantziriko eta historiaz beteriko espazio naturala dugu hau. Beste batzuen artean artzaintza eta baso ustiaketa dira egun ezagutzen dugun paisaia egituratu duten jarduerarik garrantzitsuenak. Egun […]

Read more