Bilboko Unibertsitatea, lehen euskal unibertsitate publikoa, 1968ko ekainean sortu zen, Bilbon eta haren inguruetan hazten zihoan biztanleriak goi mailako hezkuntzaren arloan eginiko eskariei erantzuteko helburuaz, eta Bizkaiko Aldundiak, Bilboko Udalak eta ekonomiaren eta gizartearen arloko hainbat erakundek eskatuta.

Read more

Duración: 75 min. Año de Realización: 2016 / Con la participación de Euskaltel y ETB Con la colaboración de los Departamentos de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y el Instituto Vasco Etxepare Sinopsis: El proceso creativo del escritor Kirmen Uribe y su relación con otros artistas internacionales sirven para mostrar cómo nuevas […]

Read more

Iraupena: 64 min. Urtea: 2018 Sinopsia: Hona hemen Eusko Ikaskuntzak bete berri dituen ehun urteei buruzko lana, mendeurrena baitu historian inoiz izan den euskal intelektualen erakunderik garrantzitsuenak. 1918an sortu zen Eusko Ikaskuntza, Lehen Mundu Gerrak suntsituta utzi zuenean Europa. Urte hartan, Euskal Herriko pentsalari eta aditu jantziak Oñatin elkartu ziren, euskal kulturari buruz egindako ikerketak […]

Read more

Fundado en 1846, el Smithsonian es el mayor complejo de museos y la investigación del mundo que consta de 19 museos y galerías, el Parque Zoológico Nacional y nueve centros de investigación. Hay 6.400 empleados del Smithsonian, incluyendo unos 500 científicos, y más de 5.500 voluntarios. Aproximadamente 28 millones de personas de todo el mundo […]

Read more

Duración: 44 min. Año de Realización: 2016 / Una coproducción de Signo Digital Sinopsis: El Jaialdi, esa enorme fiesta que celebra las raíces comunes y la heterogeneidad de una comunidad en expansión con música, conferencias, deporte rural, danzas tradicionales, gastronomía y demás, es un punto de encuentro fundamental para todas estas personas. Estén donde estén, sea cual sea […]

Read more

Iraupena: 60 min. Urtea: 2014 Laburpena: Dokumental honek Pepita Embil (Getaria, Gipuzkoa, 1918 – Mexiko, 1994) sopranoaren bizimoduan murgilduko gaitu. Emakume gogotsu eta langilea, musikan eta musikarako bizi izan zen; Placido Domingo tenorra bere semea, XX. mendeko operak eman duen pertsonarik ospetsuenetakoa da. Pepita Embil, Espainiako zarzuelaren ahotsik on eta adierazgarrienetako bat, Iberoamerikan itzal handiko emakumea […]

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2010 Laburpena: 2009ko uztailaren 20an, 21ean eta 22an, Estatu Batuetako Wynton Marsalis tronpeta-jotzaileak eta bere taldeak (Jazz at Lincoln Center Orchestra-k) Vitoria Suite grabatu zuten Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan prestatutako estudio batetan.

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2007 Laburpena: Balentziagari buruzko dokumentalak eta, jostun zoragarriaren lanak erakutsiz, mundu osoan egin diren erakusketek arrakasta itzela lortu dute. Bada, horien guztien ondoren, “Balentziaga, mitoaren ondarea” dokumentala beste ardatz baten inguruan gauzatu dute: gaur eguneko diseinatzaileengan duen eragina izango litzateke zutabe berri hori. Sortzaile berriek ezin diote ihes egin maisuaren eraginari. […]

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2006 / ETBrekin batera ekoiztuta. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz Laburpena: Euskal Herrian gizon bat bizitza osoan aritu da artistentzat mezenas-lana egiten, bilduma osatzen eta arte plastikoak zinemagintzara gerturatzen. Gizon hori Juan Huarte da. Juan Huarte nor den eta XX. mendeko artista nabarmenen ibilbidean nolako eragina izan duen argitzen saiatuko da […]

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2005 Laburpena: Moda adierazpen artistikoa den aldetik, beste arlo batzuekin daukan lotura aztertzen du sakon dokumentalak. Musika, arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta zinema lirateke diziplina horiek. Dokumental honetan modaren azterketa egingo da: lehenengo jostunen lanetatik hasita (beraien lanak direla-eta, jantzi eta soineko anonimoak artelantzat hartu zituzten garai batetik aurrera) garai modernoetara; […]

Read more

Iraupena: 50 min. Year: 2001 Laburpena: Espainiako arkitekturak azkenengo 25 urteotan egin duen ibilbidea erakusten digu dokumentalak. Ikur bilakatu diren eraikinak ageri dira bertan. Argibideak Espainiako arkitekto ospetsuenen eskutik datoz. Zerrenda horretan honako izen hauek aipatu behar ditugu nahitaez: Rafael Moneo, Peña Gantxegi, Navarro Baldeweg, Oscar Tusquets, Oriol Bohigas, Cesar Portela eta Sainz de Oiza. […]

Read more

Iraupena: 50 min. Year: 2005 / ABRA Prod. etxeak ekoiztutakoa Laburpena: Bilboko Arte Eder Museoa erreferentea da Euskal Herrian eta Espainian. Bilduma iraunkorra paregabea daukanez eta aldi baterako erakusketa oso desberdinak eta garrantzizkoak prestatzen dituenez, gaur egun Europa mailan ere punta-puntako museoa dela esango genuke.

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2003 Laburpena: Kepa Junkerarekin eta bere taldearekin egindako bidaia interesgarria da. Ostera hura “Maren” deritzon diskoa ezagutzera emateko egin zuten.

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2003 Laburpena: Familia batek leku berezia egin du euskal arte garaikidean. Agustin Ibarrola eta semea, Jose Ibarrola, berebiziko aztarna uzten ari dira artearen eremuan. Bizkaiko Oma ibarrean, bakoitzak bere begirada erakutsiko digu. Dokumental koloretsu honek harmonia handiz aurkeztuko dizkigu bien lanak eta ikusmoldeak.

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2003 Laburpena: Dokumental honek Guggenheim Bilbao Museoaren ibilbidea erakutsiko digu, sorreratik 2002ra arte. Museoan hasierako bost urteetan egindako erakusketa eta ekitaldi garrantzitsuenak izango ditu ikusgai eta hizpide.  

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2008 / ETBrekin batera ekoiztuta Laburpena: ‘‘5 gune bizi’’ deritzon dokumentalak euskal artearen gaur eguneko egoera eta etorkizun oparoa erakusten du. Horretarako bost artistaren ibilbidean murgilduko da. Honako hauek dira izen handi horiek: Darío Urzay eta Jesus Mari Lazkano margolariak, Kepa Junkera musikaria, Miriam Okariz diseinatzailea eta Aitor Ortiz argazkilaria.

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2003 Laburpena: Dokumental honek Irlandako egoera istilutsua bi ikuspegitik erakusten du: katolikoenetik eta protestanteenetik. Izenburuak marra berezi bati egiten dio aipamena, ikusi ezin den muga bati. Azken batean, espaloi batek bereizten ditu bi komunitate oso desberdin horiek. Kameraren aurrean agertzen diren pertsonek Irlandako arazoa nola bizi duten eta horrek nola baldintzatu duen […]

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2001 Laburpena: Dokumental honek Nam June Paik bideo-artistaren lanak aztertuko ditu. Hego Koreako sortzaileak berak lagunduko digu bere lanaren nondik norakoak eta trikimailuak ulertzen. Gizon hau 2006an hil zen, 40 urteko ibilbide artistikoa burutu ondoren.

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2002 Laburpena: Forma askeak eta ikusgarriak; material berriak erabiltzeko zaletasuna; artearen eta arkitekturaren arteko oreka; funtzionaltasunari arreta berezia; eta abar. Hauxe da dokumental honen oinarria: Frank Gehry-k sortzeko daukan gaitasun aparta. Dokumentalak hiru zutabe nagusi dauzka: inspirazio-iturria, bere diseinuaren eraginak eta ibilbide profesionalean garatu duen teknika.

Read more

iraupena: 50 min. Urtea: 2003 Laburpena: Artearen bilakaerari begirada dinamikoa egiten dio. Artea sortu zen garaian abiatzen da, alegia gure arbasoek Altamirako haitzuloetan koipea erre eta errautsez bisonteak marraztu zituztenean. Ordutik arte garaikidera arteko ibilbide osoa erakusten digute dokumentalean.  

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2001 Laburpena: Bilboko Guggenheim Museoak Giorgio Armani diseinatzaileari buruzko erakusketa bat antolatu zuen. Erakusketa hark hedabideetan izandako eragina eta sortu zuen debatea kontuan harturik, modan eten bat gertatu zela esango genuke, ordura artekoa eta ordutik aurrerakoa bereizten zuen haustura. Jende askok aztertu zuen fenomeno hura: jende ospetsuak, diseinatzailearen adiskideek, kritikariek nahiz […]

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2005 Laburpena: Rolls&Royce auto-marka mitikoaren 100 urteko ibilbidea egiten du dokumental honek. Rolls&Royce izena aipatzea eta luxua nahiz boterea hitzak gogoraraztea gauza berdina da. Markaren sortzaileen hastapenak aipatzen dira dokumentalaren hasieran. Sortzaile haiek emandako izenari eutsi dio autoak gaur arte. Artxiboko irudi zoragarriak bildu dituzte lan honetan; halaber, Rolls&Royce markako modelo […]

Read more

Iraupena: 50 min. Urtea: 2004 Laburpena:  

Read more