Richard Serraren “Bilbao” – Bilboko Arte Ederren Museoa

Museoaren historian eta Bilboko hiriarentzat esangura berezia daukan artelana da; izan ere, Bilbon bertan egin zuen 1983an Richard Serrak, XX. mendeko eskultore onenetako batek. Urte hartan aurkeztu zuten Bilboko Arte Ederren Museoan (martxoaren 15etik apirilaren 30era) Korrespondentziak. 5 arkitekto, 5 eskultore erakusketa. Carmen Giménezek, arte garaikideko kontserbatzaile ezagunenetako batek, eta Juan Muñoz eskultoreak egin zituzten komisario lanak.