Basque Hotel

Iraupena: 80 min. eta 60 min.
Urtea: 2011
Laburpena: Euskal Herritik hainbat eta hainbat lagun joan ziren Ameriketara lan bila XIX. mende azkenetan eta XX. mende basieran. Ellis uharterainoko bidea itsasontziz egiten zuten, eta ate hori zeharkatu ondoren, mendebalde urruneraino sakabanatu ziren. Behin karabanetan aurrendari, behin etxaldeetan morroi edota inoiz zoriari keinuka urreketari, han-hemen lorratz sakona utzi zuten, batez ere artzain lanetan. Iparramerikako gizartera ondo egokitu ziren, baia euskal nortasuna galdu gabe. Bihotzean poza ematen duen amets amerikarrari jarraika, mendiko larreetatik hirietara jaisten zirenean, aterpea behar izaten zuten eta horrela sortu ziren Euskal Hotelak han eta hemen babesa eta lagunartea izateko.
.