Balentziaga, mitoaren ondarea

Iraupena: 50 min.
Urtea: 2007
Laburpena: Balentziagari buruzko dokumentalak eta, jostun zoragarriaren lanak erakutsiz, mundu osoan egin diren erakusketek arrakasta itzela lortu dute. Bada, horien guztien ondoren, “Balentziaga, mitoaren ondarea” dokumentala beste ardatz baten inguruan gauzatu dute: gaur eguneko diseinatzaileengan duen eragina izango litzateke zutabe berri hori. Sortzaile berriek ezin diote ihes egin maisuaren eraginari. Ospea hartutako diseinatzaile trebatu askok ere onartzen dute Balentziagaren jakintzara jotzen dutela.