Espainiako arkitektura

Iraupena: 50 min.
Year: 2001

Laburpena: Espainiako arkitekturak azkenengo 25 urteotan egin duen ibilbidea erakusten digu dokumentalak. Ikur bilakatu diren eraikinak ageri dira bertan. Argibideak Espainiako arkitekto ospetsuenen eskutik datoz. Zerrenda horretan honako izen hauek aipatu behar ditugu nahitaez: Rafael Moneo, Peña Gantxegi, Navarro Baldeweg, Oscar Tusquets, Oriol Bohigas, Cesar Portela eta Sainz de Oiza. Eurek aukeratu dituzte eraikinak, eta eurek azalduko dizkigute proiektuak eta hautatzeko arrazoiak.