Anish Kapoor

Iraupena: 25 min.
Urtea: 2010
Laburpena:
Anish Kapoorri, nazioarteko eskultura-giroan eragin handiena duen artistatako bati, erakusketa monografiko bat eskaini zion Guggenheim Bilbao Museoak. Erakusketa hau Londresko Royal Academy of Arts-en izan zen eta bertan arrakasta bikaina izan zuen; gainera, artistak estuki esku hartu zuen antolatzean. Kapoor Bombay-n, Indian, jaio zen 1954an eta Londresko Horney eta Chelsea arte-eskoletan lizentziatu zen. 1980ko hamarkadaren hasieran egin zen ezagun, eskultura-eredu abstraktuen inguruan egin zuen ikerketari, instalazio monumentalei eta aire zabalean egindako arte-proiektuei esker. Bilboko erakusketan Kapoorrek 1979tik aurrera sortutako hainbat sail ikusgarri izan ziren. Horietan ukitze edo oso islatzaileak diren materialak erabili zituen: pigmentu puruak eta distiratsuak, odol koloreko argizariak, pintatutako beira-zuntza, harria, leundutako altzairu herdoilgaitza eta azkenaldiko zementua. Artelan horien bidez azaldu zuen erakusketak Kapoorrek ikuslearen eta gune batean dauden objektuen arteko harremanean interesa duela.
Anish Kapoor (Artista), Alexandra Munroe (Erakusketako Komisarioa), Sandhini Poddar (Asiar Artearen Arte Arduradun Laguntzailea), Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendaria)