AGUSTÍN IBARROLA, NATURALKI

Agustín Ibarrola, naturalki erakusketak arreta guztia jartzen du Ibarrolaren lanean artearen eta naturaren artean ezarritako funtsezko harremanean.

Gainera, erakusketak artista omendu eta aitortzen du bere laurogeita hamargarren urtebetetzearekin bat eginez. Agustín Ibarrola Bilbon jaio zen 1930eko abuztuaren 18an eta artearekiko konpromiso irmoa erakutsi du beti, jarduketa-aniztasunaren eta zabalki garatutako ibilbide baten bidez, non naturarekiko lotura funtsezkoa den.

Erakusketa honekin 2021eko uztailaren 4ra arte gozatu ahal izango duzu Rekalde Aretoan.