5 gune bizi

Iraupena: 50 min.
Urtea: 2008 / ETBrekin batera ekoiztuta
Laburpena: ‘‘5 gune bizi’’ deritzon dokumentalak euskal artearen gaur eguneko egoera eta etorkizun oparoa erakusten du. Horretarako bost artistaren ibilbidean murgilduko da. Honako hauek dira izen handi horiek: Darío Urzay eta Jesus Mari Lazkano margolariak, Kepa Junkera musikaria, Miriam Okariz diseinatzailea eta Aitor Ortiz argazkilaria.